Photos
Videos
Kapitalismoak gizakiz besteko animaliak esplotatuko ez balitu ere, esplotazioan oinarritutako sistema izaten jarraituko luke. Noren gain eroriko litzateke animalien industriak sortzen duen etekina? #KapitalaEspezistaDa
7
Zoo eta Akuarioen Gezurrak Agerian - Ikerketa Erreportajea [Subs EUS, ES, FR]
9
“Gaur ez da manifestaziorik egon, baina nafarroatik inoiz baina ozenago aldarrikatzen dugu” Antsoain Antiespezistako kideen bideo ederra #AnimaliakEntzun #a1antiespezista
13
Posts

Gaur #zaunk! Iruñerriko eragile antiespezista berria aurkeztu dute Katakrak en. Erein prozesuaren ondorio da.

May be an image of 1 person, standing and text that says 'ZAUNK! antiespezista iruñerria BREIN ZAUNK! ak D katakrak 1 kata ZAUNK!'

Festa garaian, herri askotan arrantza txapelketak ospatzen dira. Heldu zein umeei zuzendutako jarduera honetan, arrain gehien, handien eta pisutsuenak arrantzatzen dituzten lehiakideak izendatzen dira irabazle.

Arrainek jarduera honetan pairatzen dutena oso bortitza da. Lehenik, amuak alde batetik bestera zulatzen dizkie ahoa eta inguruak. Jarraian, zauri horretatik tira eginez uretatik ateratzen dira. Arrainek uretatik kanpo gizakiok uretan dugun arazo berbera dute arnasteko..., eta ondorioz, itotzen hasten dira.

Batzuetan ur pixka bat duen poltsa edo kubo batera sartzen dituzte.

Jai batzorde batzuek babestu egin dituzte txapelketa hauek, arrainak itsasora bizirik bueltan botatzen direla argudiatuz. Baina inork ez du hori bermatzen, eta, hala balitz ere, animaliak oso ahul itzultzen dira itsasora, estresaren, oxigeno faltaren eta zaurien ondorioz. Gehienak uretara bueltatzean hil egiten dira, beste animaliengandik ihes egiteko gaitasun fisikoa murriztuta baitute, eta ezin baitute zauriz beteriko ahoa jateko erabili.

Arrantza txapelketa bakoitzean, ehunka biktima izan daitezke.

Argazkiak: Donostia, Pasai San Pedro eta Oreretako arrantza txapelketak, 2015
Egileak: @gureandokumentala @askekintza @traslosmuros

#festak #jaiak #euskalherria #arrantza #arrantzatxapelketa #festakospatuanimaliakaskatu

See More